Aratusteak laster helduko dira gurera. Bertan, Kontzertuak, fanfarriak, umeen jarduerak, antzerki-emanaldiak, topaketa gastronomikoak eta mozorro lehiaketa tradizionala dira egitarauaren osagaiak.
Aratusteen aurretik, prestaketa gisa, datorren asteburuan lehenengo jai-jarduerak egingo dira. Otsailaren 23an, zapatua, Aratusteetako kopla txikien V. lehiaketa egingo da, Bilboko Konpartsak eta Bizkaiko Abesbatzen Federazioarekin batera antolatuta, eta gero Anita Parkerrek kontzertua eskainiko du. Otsailaren 24an, domeka, Aratusteetako VIII. pontxe eta torrada lehiaketa egingo da, egunari ukitu gozoa emateko.
Horren ostean, geldiune bat egongo da ostegunera arte, otsailaren 28ra arte hain zuzen. Orduan hasiko da 5 egunetako jaia. Farolin eta Zaranbolasen epaiketa, elektrotxaranga, kontzertuak eta kalejirak egongo dira larunbateko egun handia heldu arte.
Izan ere, otsailaren 2an Bilbo mozorrotuko da egun osoko egitarau zabalarekin. Tailerrak, umeentzako jolasa, musika eta, nola ez, mozorren kalejira konpartsekin eta izen eman nahi duen guztiekin. Taldekako eta banakako sariak emango dituzte eta bukatzean jaiarekin jarraituko dute astearteko sardinaren hileta etorri arte.