Jabier Muguruzak emanaldia eskainiko du Arriaga Antzokiko foyerrean

uriola.eus 2019ko ots. 21a, 13:28

Azken diskoko abestiak interpretatuko ditu datorren astelehenean.

Jabier Muguruzak 'Leiho bat zabalik' azken diskoko abestiak joko ditu otsailaren 25ean Arriaga Antzokiko foyerrean. 19:30ean hasiko da emanaldia, eta sarrerak 12 eta 15 euro artean eskuratu ahal izango dira (beherapenekin). Arriaga Antzokiak eta Bilboko Udaleko Euskara Sailak bultzatzen duten “Literatura eta musika euskaraz” zikloaren barnean kokatzen da ekitaldia.

'Leiho bat zabalik' Muguruzaren hamabosgarren diskoa da. Oraingoan, bere ohiko oinarri artistikoa alde batera utzi eta, Ander Mujikaren gitarra eta “Carasueño”-ren giro elektrikoak lagun, bere lana soinu paisaia berri batera eraman du. Arriagan ere, ohi bezala, nagusi izango dira tempo lasaiak, letra intimistak eta melodia dotoreak.