Ohiturari jarraituz, Aratusteetako VIII. Pontxe eta Torrada lehiaketa ospatu da. Eguraldiak lagunduta, eta giro ezinhobean, 80 partehartzaile baino gehiago batu dira Plaza Barrian, gozogile, tabernari, konpartsa zein banakoen artean.
Hala, erakutsi dute bilbotarrak paregabekoak direla errezeta tradizional horiek prestatzen, inoiz baino maila altuagoa ekarri baitute. Bilboko Konpartsen lantalde gastronomikoko kideek eta epaimahaian parte hartu duten Bizkaiko Gozogileen Alkarteko kideek, sukaldariek eta Jai Batzorde Mistoko ordezkariek lan latza eduki dute epaimahai lanak egiten. Hala, honako hauek izan dira aurtengo sarituak:
TORRADAK
• Herrikoia
◦ Kremazkoa
- 1. saria: Vid Varanda.
- 2. saria: Pa Ya.
- 3. saria: A lo loco.
◦ Ogizkoa
- 1. saria: Txinbotarrak.
- 2. saria: Aritza Gabiria.
- 3. saria: Mamiki.
• Ostalaritza
◦ Kremazkoa
- 1. saria: Bizkarra.
- 2. saria: Gaztelugatxe (Bermeo).
- 3. saria: La Olla.
◦ Ogizkoa
- 1. saria: Cervecería Arbolantxa.
- 2. saria: Aitziar.
- 3. saria: Café Bar Bilba.
PONTXEA
• Herrikoia
- 1. saria: Sin Romi.
- 2. saria: Kaixo.
- 3. saria: Kale Dor Kayiko.
• Ostalaritza
- 1. saria: Zamakona.
- 2. saria: Café 2002.
- 3. saria: Urkia.