Martxoa oso kargatuta dator Darabilbon. Aurrerapena lez, Santutxuko inauteriei begira, Buruarinen Familientzako tailerra antolatu dugu, gurasoak eta haurrak batera egitekoa.
Santutxukoa baino lehen datorren astean Miribillan egingo dugu lehenengoa, baina zoritxarrez jada ez dago plazarik. Arin ibili eta izena eman. Martxoaren 6an, 17:30etik aurrera izango da.
Horrez gain, magia gosaria, berarekin batera photokola egongo da hurrengo ikasturteko kanpainerako irudiak lortzeko. Gozogintzan errepikatuko dituzte tailerrak, izen-emate uholdea ikusita, Buruarinak tailerra oraingo honetan Santutxu aldean egingo dute lehen aipatu den bezala.
Hanburgo Platz bikoitza izango dute, apirilean ez da egongo eta. Eztia izango dute ardatz martxoan, Mikel Otaolaren esku. Baina berezitasun handiena Loraldia Festibalarekin egin duten akordioa da, 80 bat sarrera dituzte zozketatzeko. Ekitaldiak zehatzago ikusteko Loraldiaren webgunean ikusi daitezke.