Bilbao 700 Fundazioak haurrentzako tailerrak eta familia osoarentzako saioak programatu ditu Musika-Música jaialdiaren barruan. Martxoaren 2 eta 3an sormen esperientzia hauek eskainiko dira Euskalduna Jauregiko Barria aretoan: sormen esperientzia Elgar-ekin: Ezetz igarri!, eta sormen esperientzia Britten-ekin: instrumentuen superfamiliak. Mónica Rodríguez Curiel hezitzaileak zuzenduko ditu 5-9 urteko umeei zuzendutako bi jarduera horiek.
Baita ere programatu da London-New York bidaia. Familia osoarentzako saio bat da, Alberto Urretxo narratzaileak gidatuko duena Euskadi Brass taldearen laguntzarekin.
Londres eta New Yorken XIX eta XX. mendeetan konposatutako musika izango da MUSIKA-MÚSICA jaialdiaren XVIII. edizio honetako protagonista. Bilbao 700 Fundazioak Bilboko Udalaren babesarekin eta El Correo, Deia eta El Corte Inglésen laguntzarekin antolatzen duen jaialdia otsailaren 28tik martxoaren 3ra bitartean egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian, eta 1.500dik gora musikarik parte hartuko dute bertan.
LONDON-NEW YORK
Aurtengo MUSIKA-MÚSICA 2019 jaialdiaren ardatza izango da Britainia Handian eta Estatu Batuetan egin zen musika duela zenbait hamarkada; historiako une hartan, Britainia Handia eta Estatu Batuak musika kontsumotik musika produkziora igaro ziren, ordura arteko lozorrotik esnatuz beren musa musikalak. Artisten erakarguneak izaki, Londresek eta New Yorkek ondo jakin zuten beren burua berrasmatzen eta, Europako kontinentearen nagusitasun musikalak zokoratuta egon ondoren, entzule papera utzi eta mugarik gabeko sormen-gune distiratsu bihurtzen.
SARREREN SALMENTA
MUSIKA-MÚSICA 2019 jaialdirako sarrerak salgai egongo dira:
-Bilbao 700-III Millenium Fundazioan, otsailaren 28ra arte. Astelehenetik ostiralera (10:30-13:30 eta 14:30-18:30).
-Euskalduna Jauregiko leihatiletan, astelehenetik larunbatera, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. www.euskalduna.eus
-Kutxabanken zerbitzu anitzeko kutxazainetan (otsailaren 12tik aurrera) www.ticket.kutxabank.es
Taldeentzako sarrerak (Kontzertu bererako 12 sarrera baino gehiago hartzeko eta gutxienez 50 sarrera erosteko) 944035180 telefonoan edo groups@euskalduna.eus helbidean, otsailaren 12tik 28ra (astelehenetik ostiralera, 12:00-14:00/17:00-20:00).
Prezioak
Auditorioa: 12€. Eserleku zenbakituak.
A1 aretoa: 10€ Eserleku zenbakituak.
A3 aretoa: 6€
A4 aretoa: 6€
BARRIA ARETOA. 5€
B TERRAZA ARETOA:
Mahai-ingurua, hitzaldia eta topaketak artistekin. Sarrera librea, jaialdirako sarrera bat erosi bada.