Zorionak, Bilboko Uriola!

uriola.eus 2019ko ots. 27a, 18:24

Bost urte dira Bilbo euskaraz kontatzen hasi ginenetik eta zuei esker gaude gaur hemen.

Eskerrak eman nahi dizkizuegu Uriolako sorrera-taldekoei, BLB osatzen duzuenoi eta babestu gaituzuenoi, artikuluak edota kolaborazioak idatzi dituzuen guztiei, gugan konfiantza izan duzuen bekadunoi (eta izan ez duzuenoi!), gurean argitaratzen duzuen komunikabide, elkarte eta norbanakoei, noizbait ergatiboren bat jan dugula abisatzen diguzuen euskaltzale arduratsuei eta, nola ez, irakurle guzti-guztiei (zer izango litzateke agerkari bat irakurle barik?). Esker-onekoak izan nahi dugu, bereziki, Uriolaguntzailekin, zuen ekarpenari esker egiten baituzue proiektua bideragarriagoa. 

Hau hasiera besterik ez da izan, segi dezagun Bilbo saretzen, gure komunikabideak babesten eta "euskararen uholdea" indartzen!

Urte askotan Uriola eta Uriola-kideok!