Froga pilotua Bizkaibusen hiru lineatan egiten ari da: A3136 Bilbo-Barakaldo-Santurtzi; A3516 Bilbo-Mungia (Autobidea); eta A3932 Galdakao- Metro Bolueta. Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko diputatuak nabarmendu duenez, oso "erantzun ona " izan du, emakume erabiltzaileen aldetik, Bizkaibusek joan den urriaren 5ean emakumeentzat martxan jarritako eskatu ahalako bitarteko geldialdien proba pilotuak.
Diputatuak adierazi duenez, "Ondo funtzionatzen ari delako frogarik onena zera da, ez dagoela inolako kexarik proba pilotua erabili duten 120 emakumeen aldetik".
Azkenik, Bizkaibuseko langileei eskertu egin die ekimen hau martxan jartzeko erakutsi duten "jarrera ona", ekimen honek, etorkizunean, aukera emango digu-eta gaueko bitarteko geralekuak Bizkaibusen non ezarri zehazteko".