Euskarazko abesti mitikoak abestuko dituzte Arriagan

uriola.eus 2019ko ots. 28a, 12:04

Hainbat abesbatza batuko dira Euskaltzaindiaren mendeurrena ospatzeko.

Arriaga Antzokiak 'Mende berria kantuz' ikuskizuna hartuko du martxoaren 10ean, 19:00etan. Bilboko Koral Elkarteko Euskeria Koralak eta Gernikako Gaudeamus Koralak euskal abesti ezagunenen abesbatzarako bertsioak eskainiko dituzte, Lauko Quartet musikariek lagunduta. Ekimena Euskaltzaindiaren lehen mendea ospatzeko antolatu da, eta ehun bat gazte ibiliko dira 'Ilargia', 'Gaztelugatxe', 'Euritan dantzan' eta 'Baga biga' abesten, besteak beste.

Sarrerak 7 eta 16 euro bitartean daude Arriagako txarteldegian (beherapenak kontuan hartu gabe).