Uriko kaleak kolorez, poztasunez eta ilusio handiz bete dira Aratusteetako usteetako umeen desfile tradizionalari esker. Mozorro dibertigarri eta originalekin jantzita, 1.500 ikasle igaro dira Bilboko kaleetatik musika lagun eta jai-giroan, eta atentzioa eman diete ordu horretan Bizkaiko hiriburuko kaleetatik zebiltzanei.
Jaietako Batzorde Mistoak eta hiriko ikastetxeek antolatutako desfilea Albia Lorategian hasi, Kale Nagusia korritu eta Plaza Barrian amaitu da; bertan, txikiek jai handi batekin gozatzeko aukera izan dute.
MUSIKA, JOLASAK, DANTZA ETA TXOKOLATEA
Musikarekin, jolasekin eta dantzarekin gozatzeaz gain, Artxandape ikastolako, Ave Maria eskolako, Iparragirre ikastolako, Garcia Rivero Maisua eta Mujika Eskoletako ikasleek txokolate-jana ere izan dute desfilearen amaieran indarberritzeko. Aurten, Bilboko Aratusteek martxoaren 5era arte iraungo dute. Egunotan, herritarrek gozatu ahal izango dute publiko guztientzako jarduerez betetako egitarauarekin.
Guztira, adin guztietako jendearentzako 50 jarduera baino gehiago: kontzertuak, fanfarreak, umeentzako jarduerak, antzerki-ikuskizunak, topaketa gastronomikoa eta, nola ez, mozorro-lehiaketa tradizionala.