Aratusteak19

Farolin eta Zarambolas epaitu dituzte

uriola.eus 2019ko mar. 2a, 11:40

Urtero legez, aratusteetako pertsonairik ospetsuenak epaitu eta urkatu dituzte, ikusleek aza zatiak botatzen zizkieten bitartean.

1984an egin zen Farolin eta Zarambolasen lehen epaiketa Bilbon, aratuste tradizional eta baserri-girokoetan ohikoa zen urteroko pertsonaia gaiztoa epaitu eta zigortzearen eredua parodiatuz. Geroztik, Udaletxe aurrean atxilotu eta kaiola batean eramaten dituzte urtero inauterietako pertsonairik ospetsuenak, Plaza Barrian epaituak eta urkatuak izateko. 

Usadioari jarraipena emanez, bart Xabier Aburruzaga trikitilaria eta Miren de Miguel sopranoari egin zitzaien epaiketa, abokatu fiskal eta lekukoen aurrean. Herriak erruduntzat jo zituen eta urkatokira igo zituzten Farolin eta Zaranbolas, ohiko burla, trufa eta eskarnioa egiteko.