Eguerdian ireki zuten inauterietako esparrua Farolin eta Zarambolasek. Txanpan botila artean jaiari eman zioten hasiera bertaratutako guztiek. Denetariko mozorroak, dantzak, ikuskizunak, kontzertuak, fanfarreak, erraldoiak, antzerkiak... ikusi genituen Bilboko kaleetan zehar. Jateko eta edatekorik ere ez zen falta izan: karolinak, oilasko izterrak, sagardoa eta ostean bazkari herrikoia. Arratsaldeko protagonista mozorroen kalejira izan zen.