Aratusteak19

Mozorroak atera eta... kalejirara!

uriola.eus 2019ko mar. 3a, 11:52

Larunbat arratsaldean jende andana elkartu zen plaza Biribiletik abiatutako mozorro desfilean. Musika eta dantza artean Bilboko kale eta bazter guztiak alaitu zituzten.

Gaur, igandea, putxera lehiaketaren txanda izango da. Plaza Barrian elkartuta Bilbotarrek indabak prestatuko dituzte, tradizioari jarraiki.