Filmaren aurkezpena 09:30ean hasiko da Golem-Alhondiga Aretoetako 1. aretoan, zuzendaria eta antzezle batzuk (Emma Suárez, Nathalie Poza, Hugo Silva, Bárbara Goenaga, Daniel Pérez Prada...) tarteko direla.
Era berean, ostegunean bertan, 20:00etan, Koldo Serraren thriller berriaren aurre-estreinaldia egingo da, Estatu osoko zine aretoetara heldu bezperan. Saioa Azkuna Zentroko Golem-Alhondiga Aretoetan izango da, eta sarrera doakoa izango da baina txarteldegian jaso beharko da (gehienez, 2 pertsona bakoitzeko), aforoa bete arte.
Emanaldiaren aurretik antolatuko den photocall saioan filmeko zuzendari eta antzezleekin batera agertuko dira Bilboko eta Bizkaiko bizitza sozial eta kulturaleko hainbat aurpegi ezagun eta Bilboko Udalaren ordezkaritza zabal bat, Juan Mari Aburto Alkatea, Nekane Alonso Kultura Zinegotzia eta Udal Korporazioko beste hainbat kide tarteko direla.