Larunbat honetan mozorroak nagusi Bilboko auzoetan
2019-03-09 09:57 Kultura-aisialdia BilboSantutxun, Altamiran, Bilbo Zaharrean, Deustuko Erriberan, San Inazion eta Zorrotzan ospatuko dituzte aratusteak.bairik gabe: auzo batzuetan tailerrak izango dituzte aukeran, baita puzgarriak ere.
Martxoaren 9an, aratusteak Zazpikaleetatik at hedatu eta Bilboko gainontzeko auzoetara ere helduko dira. Gutxi batzuek jada ospatu zituzten pasa den asteburuan, baina mozorroek larunbat honetan beteko dituzte gehienen kaleak. Zehazki, hauek izango dira aratusteak asteburu honetan ospatuko dituzten auzoak: Abusu-La Peña, Altamira, Bilbo Zaharra, Errekalde, Deustuko Erribera, San Inazio, Santutxu eta Zorrotza.
Hainbatetan mozorro lehiaketak antolatuko dira, eta musikak toki nabarmena izango du, oro har. Gainera, zer jan ere izango dute hara hurbiltzen direnek, izan bazkari herrikoia, izan txokolatada arratsaldean. Umeak protagonista izango dira ezbairik gabe: auzo batzuetan tailerrak izango dituzte aukeran, baita puzgarriak ere.
Ikusi argazki guztiak handiago
Lagundu URIOLA ataria indartzen zure diru-ekarpenarekin. Izan zaitez URIOLA Laguntzailea!