Greba feminista

'Ez gara berdinak' erakusketa, gaurtik aurrera BilbaoArten

uriola.eus 2019ko mar. 7a, 10:21

Marta Perez Elosua argazkilariak ehun emakumeri egindako erretratatuak martxoaren 15era arte egongo dira ikusgai, debalde.

Martxoaren 7tik 15era Marta Perez Elosua argazkilariaren 'Ez gara berdinak' erakusketa bisitatu ahal izango da BilbaoArteko Kristalezko Patioan. Proiektuak Bilboko bihotzaren inguruan bizi diren ehun emakumeren erretratuak eta lekukotzak biltzen ditu, eta ia urtebeteko lana izan da. Fundazioaren lantegietan ekoiztu da gehiena.

Erretratuak soinudun zortzi pantaila bertikaletan paratuko dira eta, haiekin batera, dagozkien lekukotzak entzun ahal izango dira. Kontakizunak anitzak dira: batzuk inozoak edota dibertigarriak; besteak, ablazioaren biktimarena adibidez, tragikoak. Oro har, Perez Elosuak ikuslea protagonistekin elkartzea du xede, eta horregatik aukeratu du formatu hau. Argazkilariaren hitzetan, “emakume guztiei eskainita dago, Historiak ezabatu edo orbandutakoenak bereziki”. Erakusketa astelehenetik ostiralera egongo da ikusgai, 17:30etik 20:30era. Sarrera doakoa izango da.