Apirilaren 6an ospatuko da Bilboko Bulkada Eguna

uriola.eus 2019ko mar. 11a, 18:45

Apirilaren 19 eta 22a bitartean Lemoan ospatuko den Gazte Topagunearen atariko ekimenetako bat izango da.

Gazte Topagunearen aurreko asteetan, topaketak egingo dituzte Euskal Herriko hainbat guneetan, 'Bulkada Berriak' lelopean; Bilbon, apirilaren 9an izango da Bulkada Eguna. Irrien Lagunak taldearen ikuskizuna egongo da, baita umeentzako jolastokia ere. Auzo bilbotarretako Herriko Tabernetan bazkaltzeko ticketak salgai daude jada: 15 euroan daude, 9 prekarioentzako eta 5 umeentzako. Eztanda eta Mugalari taldeak egun honetarako abesti bat sortzen ari dira.

Aurten, Gazte Topagunea Lemoan (Bizkaia) ospatuko da apirilaren 19tik 22ra. Gaur, martxoak 11, bonoa 60 euroan erosi ahal izateko azken eguna da; bihartik aurrera, 70 euroan egongo da eskuragarri. Aitzina eta Ernai gazte antolakundeek elkarlanean antolatutako jaialdia da Gazte Topagunea.