“Uni Sound Bilbao”ren hirugarren edizioa apirilaren 10etik 13ra egingo da

uriola.eus 2019ko mar. 12a, 09:51

Uni Sound Bilbao” Bilboko Udalak antolatzen duen musika-zirkuitua da, unibertsitateetako musika taldeak, estilo ezberdinetakoak, sustatzeko helburua duena. Kontzertu guztiak dohainik izango dira.

Aurten 23 taldek joko dute. Kartelaren % 75a emakumeek osatzen dute. Kontzertu guztiak dohainik izango dira. Helburua, estilo eta jatorri ezberdinetako unibertsitate-taldeak sustatzea. Horrela, 4 egunotan, hainbat estilo –pop, RnB, lofi, garaje, rock, hipnopop, psikodelia, trip-hop, folk, shower music, cumbia eta abar– uriko zenbait espaziotan zabalduko dira, arratsaldez eta gauez.

Kontzertuak eskaini ohi dituzten lokaletan ez ezik (hau da, Bilborock, Muelle, Shake! eta High), unibertsitateetako espazioak erabiliko dira, hala nola UPV/EHUren Bizkaia Aretoa eta Deustuko Unibertsitatea; baita espazio berriak ere, hala nola Zabalburu ikastetxea. Gainera, kultur espazioetan emanaldiak egongo dira (BBK aretoa), eta leku bitxi batzuetan ere bai: Euskotrenen Zazpi Kaleetako geltokiko halla eta B Cool Hostel-eko teilatua.

KONTZERTUEN EGUTEGIA

Apirilaren 10a (eguaztena)
19:00 – Deustuko Unibertsitatea

  • Bum Motion Club (Madril)
  • Sara Zozaya (Donostia)

Apirilaren 11 (eguena) 
19:00 – Zabalburu ikastetxea

  • Mi Buenaventura (Bilbo)
  • Pinpilipusies (Catalunya / Euskadi)

21:00 – Shake!

  •  Albany (Granada)
  • A1Goldie (Iruñea)
  • Las Majas (Bilbo / Lleida)

Apirilaren 12a (barikua)
18:30 – Bizkaia Aretoa UPV/EHU

  • Axolotes Mexicanos (Asturias / Madril)
  • Confeti de Odio (Madril)
  • Airu (Bilbo)

21:00 – BBK Aretoa

  • Cariño (Madril)
  • Adriana Proenza (Asturias)

23:00 – Muelle

  • Juls Dj (Iruñea)
  • Say Yes Dj (Madril)

Apirilaren 13a (zapatua)
18:00 – Euskotren

  • Baywaves (Madril)
  • Opatov (Bartzelona)

20:00 – B Cool Hostel

  • Tronco (Bartzelona)

21:00 – Bilborock

  • Mazmorra (Bilbo)
  • Melenas (Iruñea)
  • Poumon (Bordele)
  • Eneritz Furyak (Irun)

00:00 – High

  • AWWZ (Bartzelona)
  • Chicho Selector (Donejakue Compostelakoa)