Ainhoa Arteta Arriaga Antzokira itzuliko da ostegun honetan, martxoaren 14an. Soprano tolosarrak, Emakume izenarekinizeneko oso kontzertua eskainiko du Rubén Fdez. Aguirrek pianoan lagunduta, non zarzuelako erromantzak eta operako ariak abestuko dituen, besteak beste Mirentxu, La del manojo de rosas, Toscaedo Manon Lescaut lanetatik jasotakoak.
Konposizio hauen artean, batzuk aipatzearren, Mirentxu-tik ateratako “Goizeko eguzki argiak”; La del manojo de rosaslanaren zati den “No corté más que una rosa”, eta Toscaobran txertatuta dagoen “Vissi d’arte” pieza izango ditugu entzungai, besteak beste.
Gainera, sopranoak eta piano jotzaileak, emanaldiaren lehenengo partean (independentea dena), gaur egungo hiru autoreren konposizioak interpretatuko dituzte: Antón García Abril, Lorenzo Palomo eta Miquel Ortega. Edertasun melodiko handiko doinuak izango dira, bai eta testuaren eta musikaren arteko lotura zoragarria dutenak. Aipatu beharra dago, halaber, hautatutako hiru egile horiek harreman berezia daukatela artistekin. Izan ere, Ainhoa Arteta eta Rubén Fernández Aguirre haiekin lan egiteko ohorea izan baitute.