uriola.eus

Gure Esku Dago ekimeneko bozeramaileen agurra Bilbon

  Jendartea  Bilbo

Angel Oiarbide eta Zelai Nikolasek Gure Esku Dagoren bozeramaile izateari utziko diote, ia sei urte eta gero. Dinamikaren Zuzendaritza Kontseiluko kide izango dira aurrerantzean. Ekitaldia baino lehen, martxoaren 20an, bi bozeramaileek “azken solasaldia” eskainiko dute Bilboko Kafe Antzokian.

2013ko ekainean Gure Esku Dago sortu zenetik izan dira Angel Oiarbide eta Zelai Nikolas herri dinamikaren aurpegi eta ahots. Ia sei urte eta gero, bozeramailetzaren lekukoa esku berrietara pasatuko dute, baina buru-belarri segiko dute lanean Gure Esku Dagon eta Zuzendaritza Kontseiluko kide izango dira aurrerantzean ere. 

Martxoak 31n Bilboko Euskaldunan etapa berri bati ekingo dio Gure Esku Dagok. Orain arte egindako ibilbidea balioan jarri eta etorkizuneko erronkak mahai-gaineratuko ditu dinamikak. Hain justu, egun horretan aurkeztuko dituzte bozeramaile berriak eta Zuzendaritza Kontseilua osatuko duten kideak, besteak beste. Bertan izango dira Angel Oiarbide eta Zelai Nikolas.  

Ekitaldia baino lehen, martxoaren 20an, bi bozeramaileek “azken solasaldia” eskainiko dute Bilboko Kafe Antzokian, arratsaldeko 19:00etan. Sei urteen errepasoa egitearekin batera jorratuko dituzte testuinguru politikoaren inguruko irakurketa eta Gure Esku Dago euskal gizarteari egiten ari den ekarpena, solasaldi hurbil eta berezi batean.

2019/03/20 19:00

Kafe Antzokia | Abando - Indautxu

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa