Ikasleok Zorrotz mugimenduak manifestaldia antolatu du martxoaren 28rako. 12:00etatik aurrera, Bilboko Hezkuntza Delegaritzan elkartuko dira “inposizio espainol, matxista eta autoritarioen” kontra altxatzeko “Ikasleok, dagokiguna borrokatu!” lelopean. Bizkaiko ikasle mugimenduari luzatu diote gonbita.
Mugimenduak ikasleen borroka “ezinbestekoa” dela azpimarratu du, “Euskal Herriak hezkuntza sistema propio eta burujabe bat” izan dezan. Egungo hezkuntza sistema izango da mobilizazioaren jomuga, Ikasleok Zorrotzen aburuz “hautaketa tresna” dena, eta “hezkidetza, euskara, ikas baldintza duin eta eduki propioak” aldarrikatuko dira. Mugimenduak “nork bere ikastetxetik” abiatzera deitu du.