Apirilean irekiko dute Bilbao Hiria Pop-Rock lehiaketan izena emateko epea

uriola.eus 2019ko mar. 14a, 10:34

Lehiaketak hiru modalitate ditu: urban, metal eta pop-rock. Haietako bakoitzean 3 sari emango dira: 4.000 euro irabazlearentzat, 2.000 euro bigarrenarentzat, eta 1.300 euro hirugarrenarentzat. Gainera, epaimahaiak 1.000 euro emango dizkio Bizkaiko talde edo bakarlaririk onenari.

Bilbao Hiriko pop-rock lehiaketaren 31. edizioko oinarriak onartu dituzte. Lehiaketa honen bidez talde gazte ez-profesionalen lana sustatu nahi da, eta beraien talentua zabaldu. Modu berean, estatuko eta nazioarteko beste talde batzuekin agertokian egoteko aukera ematen zaie. Gainera, proposamenik berritzaileenak dohainik entzuteko esperientzia eskaintzen zaio publikoari.

3 musika-modalitate ditu lehiaketak:

  • Urban: Rap (hip hop), trap, reggae, dancehall, afrotrap, afrobeat, funk, soul, R&B, jazz garaikidea, trip hop, grime, electropical, chip music, 8-bit, elektronikoa, ambient, industriala, elektrokunbia, dub, hardstyle, house, breakbeat, disco, techno, trance, minimal, drum’n’bass, elektro eta beste konbinazio batzuk.
  • Metal: Heavy, rock gogorra, power, thrash, speed, death, grind, black, doom, gotikoa, industriala, A.O.R., hardcore, nu metal, rap metalikoa, metal alternatiboa eta beste konbinazio batzuk.
  • Pop-Rock: Pop-Rock: rock, esperimentala, psikodelia, instrumentala, math, post rock, art rock, rock and roll, rhythm & blues, folk-rock, americana, hard rock, stoner, garage, noise, hard core, punk-rock, ska-reggae, emo, alternatiboa, indie, pop, tecno pop, power pop eta beste konbinazio batzuk.

EPAIMAHAIA ETA SARIAK

31. edizioan 22.900 euro banatuko dira saritan, iaz bezala. Horrela, kategoria bakoitzean 3 sari emango dira:

  • Banda/bakarlari irabazlea: 4.000 €
  • Bigarrena: 2.000 €
  • Hirugarrena: 1.300 €

Gainera, epaimahaiak 1.000 euro emango dizkio Bizkaiko talde edo bakarlaririk onenari.

Sari ekonomikoez gain, Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketak beste sari batzuk emango ditu:

  • Bilbao Hiria” saria Bilboko edo Bizkaiko talderik onenarentzat*: emanaldi bat Bilborock aretoan 2020. urtean.
  • Bilborock saria Bizkaiko talde aipagarri batentzat. 100 ordu entsegu-lokaletan.
  • Emakumeak musikan sustatu eta ahalduntzeko” saria. 4 prestakuntza-tailer, “musika-industriako emakumeek” (MIM) antolatuak, 40 ordu Bilborockeko entsegu-lokaletan eta aurkezpen-kontzertua Bilbao Hiria pop-rock lehiaketako hurrengo edizioan, horretarako dauden lekuetako batean.
  • Aste Nagusia” saria Bilboko edo Bizkaiko talderik onenarentzat*. (pop-rocka edo metala). Emanaldi bat 2020ko Aste Nagusian, Bertako Rock taldeentzako agertokian.
  • Azkena Rock Festival” saria. Kontzertua 2020ko Azkena Rock jaialdian Euskal Herriko talde aipagarrienarentzat.
  • “Resurrection Fest” saria. Kontzertua Resurrection Fest jaialdian metaleko talde aipagarrienarentzat.
  • Stereozona saria. Stereozonak hautatutako bandari bideoklip bat grabatzea.
  • Letamina” saria. 2 prestakuntza-tailer, neurrira prestatuak.
  •  “Sarbide” saria. Kategoria bakoitzeko irabazleei 250 CD editatuko zaizkie.
  • Shake” saria. Kontzertua Shake aretoan hautatutako rock taldearen eskutik.
  • Kultura Live” saria. Kontzertua Kultura Live-ren areto batean, taldearen probintziatik kanpo, eta 400 euro dieta gisa.
  • Zarata Mondosonoro” saria. Elkarrizketa Zarata Mondosonoron, eta sare sozialetan argitaratzea.
  • FNAC saria. Kontzertu erdi-akustikoa epaimahaiaren boto gehien jasotzen duen taldearen eskutik.