Sarrionandiaren olerkiak abestuko dituzte gaur Arriaga Antzokian

uriola.eus 2019ko mar. 15a, 09:44

'Kalaportu' ikuskizunean Iurretako poetaren sormen lurraldea kantuen bidez irudikatuko dute hamaika abeslarik eta idazlek.

Joseba Sarrionandiaren olerkietan oinarritutako kontzertua hartuko du gaur, martxoak 15, Arriaga Antzokiak, 19:30ean. 'Kalaportu' izeneko ikuskizunak poeta bizkaitarraren sormen lurraldea kantuen bidez irudikatzea du helburu, eta horretan arituko dira hainbat idazle eta abeslari: Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, Ines Osinaga, Miren Narbaiza, Rafa Rueda, Dana, Joseba Irazoki & Beñat Axiari, Audience, Harkaitz Cano eta Uxue Alberdi. 'Kalaportu' Loraldia jaialdiaren barnean eskainiko da, eta Korrika kulturalarekin elkarlanean egindako ekoizpena da. Sarrerak 6,50 eta 18 euro bitartean daude eskuragarri.