Hasier Larretxea: itzulerako bideetan barrena

uriola.eus 2019ko mar. 15a, 08:28

Loraldiak Patxi Larretxearen poesia eta Zuri Negrinen elektronika minimalista batu egingo ditu Guggenheim Museoan igande goizean.

Hasier Larretxearen literatur ibilbidea poesiaren eremuan kokatu izan da. Loraldia Festibalean aita aizkolariarekin eta amarekin batera eskaini ei duen emanaldi performatibo berrituarekin izanen da. Hitzak herriko doinu eta herri-kiroletako jardunarekin uztartzen dira bertan, tradizioaren eta abanguardiaren arteko solasaldi sakon eta hunkigarria ehunduz.

Zura, harria, berraurkitzea. Baztango esentziek Zuri Negrinen elektronika minimalistaren girotze anbientalarekin titaniozko museoan aurkituko dute aterpe.