Euskaltzaindiak 'Euskara Ibiltaria' espozizioari hasiera eman dio, eta ekainaren 16ra arte ikusi ahal izango da Bilboko Euskal Museoan. 2015eko erakustaldiaren izena berdina duen arren, oraingoa berrikuntzekin dator, eta interaktiboa da. Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren edukiekin ondu da, pasa den mendeko 80. hamarkadan biltzen hasi zena.
'Euskara Ibiltaria' berri honek, ohiko panelak izateaz gain, teknologia berrien erabilera sustatuko du, zentzumenekin jolastuko du bisitaria eta, honek, erronkak gainditu eta zozketatan parte hartu ahal izango du. Bestalde, herri ezberdinetako ahotsak entzuteko aukera egongo da, baita erakusketa euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez edo ingelesez bizitzekoa ere. Xarles Videgain Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren arduradunaren arabera, "erakusketa honetan euskara entzun egin daiteke, irakur daiteke, uki daiteke eta usaindu egin daiteke".