Konponbide garaia da. Orain presoak

Erabiltzailearen aurpegia CNT Sindikatua 2019ko mar. 15a, 11:51

  • Ostiral honetan hamar sindikatutako ordezkariak batu dira Bilbon, preso gaixoen egoerari irtenbide bat bultzatzeko.
  • "Hileko hirugarren ostiralean hemen izango gara", esan du CNTk.
Hurrengo lerroetan komunikabideei irakurritako komunkatua irakur daiteke.

Konponbide garaia da. Orain presoak

ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHN, HIRU eta Etxalde sindikatuak elkartu gara eta preso dauden pertsonak txertatzeko auziari buruzko amankomuneko irakurketa egin nahi dugu, preso dauden pertsonen arazoa konpontzea bizikidetza demokratikoa eta adiskidetzea sustatzeko beharrezko ekarpena litzatekela uste dugulako.

Beraz, sindikatuek euskal gizarteari, bere erakundeei eta eragile politiko eta sozial ezberdinei honakoa adierazi nahi diegu:

  • Gaitz larriak pairatzen dituzten presoen arazoa dela eta, Sindikatuok agintariei estatuan indarrean dagoen legedia eta nazioarteko irizpide zorrotzenak aintzat har ditzaten eskatzen diegu, gaitz larriak edota sendaezinak pairatzen dituzten presoak hirugarren graduan sailkatzeko edo espetxetik ateratzeko, duintasun pertsonal eta gizatasun arrazoiak direla eta.
  • Espainia eta Frantziako gobernuei preso guztiak Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) eta Nafarroako espetxeetara ekar ditzaten exijitzen diegu, espetxe zigorra presoaren sorlekutik urruti ez betetzeko eta senideekiko lotura errazteko, sakabanaketaren politikarekin amaitzen behingoz.
  • Preso bakoitzaren baldintza eta egoera zehatzak benetan aztertuz, lehen gradutik bigarren gradurako bilakaera eskatzen dugu, espetxe legediak zehazten duen moduan.

Gizarteari, eta bereziki langileei, bakoitzak bere eremutik, auzi honen behin betiko konponbidea lortzeko lana egin dezan deia luzatzen diegu, eta hemen bertan hilabetero hirugarren ostiralean gurekin batera elkarretaratzera gonbidatzen ditugu.

Gizarte bateratu baten aldarria bake bidearen bermea izango delako

KONPONBIDE GARAIA DA. ORAIN PRESOAK.

 

Osorik irakurri