"El Amparo eta bere sukaldariak" erakusketa Ondare aretoan

uriola.eus 2019ko mar. 20a, 12:18

Erakusketak 1879-1918 urteen artean Bilbon zabalik egon zen El Amparo jatetxea omentzen du. Halaber El Amparo jatetxeko sukaldariak izan ziren Felipa de Eguileorrek eta bere alabak izan ziren Vicenta, Úrsula eta Sirak egin zuten lana aintzatetsi nahi da.

Ondare Aretoan "El Amparo eta bere sukaldariak" erakusketan Azcaray eta Eguileor ahizpek eduki zuten jatetxearen historia dakar. Bisitariak El Amparo nolakoa zen eta jatetxean nola egiten zuten lan sentitzeko aukera izango du, artxiboko irudi batetik abiatuta El Amparoko jangelak zuen hormako papera kopiatu delako. Era berean, mapping baten bidez, platerik adierazgarrienetako batzuk nola prestatzen ziren erakusten da. Horiek ez ezik, jatetxeko jatorrizko bi  minuta daude eta jangelatik igaro ziren pertsonaia ospetsuei dedikatutako horma oso bat, besteak beste Resurrección María Azcue  eta Indalecio Prieto.

Erakusketaren testuingurua aroko  dokumentazioarekin eta argazkiekin  garatu da eta, bisitariari garaiko Bilbon murgiltzeko bidea erraztuz, Badillo, José Arrue eta Inocencio Asarta bezalako autoreen obrekin osatzen da.

Erakusketan, halaber, bi bideo proiektatzen dira: saltsa bizkaitarrari buruzko dokumental  bat, " A la bizkaina", eta Robin Fooden programa bat (saio horretan David de Jorgek, Ana Vega Pérez de Arlucearen laguntzarekin, gurinezko bi opil egiten ditu El Amparoko errezeta betez eta ama zen Felipa de Eguileorren eta bere  hiru alaben, Vicenta, Ursula  eta Siraren, figurak omenduz).

El Amparo jatetxea Kontzezio kaleko 3. zenbakian egon zen, Mena barrutian, Plaza Barritik eta eliteak gehien ibiltzen ziren tokietatik urrun zegoen meatze-barrutian. Gizarte-maila guztietako jendea onartu zuen lehen jatetxea izan zen eta ohikoa zen jangelan elkarren ondoan langileak eta jaun handiak biltzea.