@MemesSantutxu: 'Askotan umoregileoi iraingarriak izatea leporatzen digute, baina gero, haiek etxean botatzen dutena ez da ahuntzaren gauerdiko eztula.'

uriola.eus 2019ko mar. 20a, 16:34

Santutxu ez da Bilbo, Deustu ez da Bilbo, Zorrotza ez da Bilbo, Bilbo ez da Bilbo.

Internetaren mundua oso zabala da, eta 'meme'z josita dago. Bilbo ez da salbuespen bat, eta umorea egiteko aukerak ugariak dira. Irudi horiekin umorea lantzen dutenen artean @MemesSantutxu daukagu.

1.- @MemesSantutxu orain dela urte bat sortu zenuen, zergatik animatu zinen horrelako kontu bat egitera?

Twitter erabiltzailea nintzen eta ballkomunitatea sortzen ari zela ikustean horren parte izatea nahi nuen. Horrekin batera, @MemesBilbao kontua sortu zutela konturatu nintzen, beraz, beste lekuren bat hautatu behar nuen. Santutxuarra izanda, Santutxuri buruzko memeakegitea pentsatu nuen eta auzoaren independentzia ardatza izango zuten.

2.- Zein da ‘meme’ horien helburua?

Memeenhelburu nagusia da grazia egitea eta auzoari lotuta gertatzen diren gauzak kontatzea. Gainera, Santutxuko gauza bitxiei eta ohikoei buruz memeakegitea eraginkorra da publikoa harrapatzeko.

3.- Bilbotarrok meme-en umorea gustuko dugu?

Noski! Nori ez zaio gustatzen irudi tonto batek sortzen digun sentsazioa? Memeeklaguntzen digute bizitzatik aldentzen. Bilbotarrei, gainera, gehien gustatzen zaiena da onenak eta handienak izatea, beraz, Santutxu bezalako auzo bat haien gainetik jartzea barregarria da.

4.- Zein da sortu duzun memerikerakargarriena? Zerekin jasotzen dituzu txalo edo birtxiogehien?

Argitaratzen dudan memearekin publikoa identifikatuta sentitzen bada, ospetsua izango da, hortaz, hauek sortzeko aztertu behar dut zer gertatzen zaigun guztioi eta gero nola islatu. Gai eraginkorrenak politika, Aste Nagusia, euskalkien desberdintasunak eta euskal kultura dira. Horretaz aparte, jarraitzaile askoko twitter kontuek, @MemesBilbao bezalakoak, birtxiokatzenbadute arrakasta handiagoa edukiko dute mezuek.

5.- Santutxuko memeakegiten dituzu soilik, hainbesterako ematen du auzoak? Beste auzoei buruz ere hitz egiten duzu?

Santutxuko memeak egiteaz aparte, gai orokor batzuei buruz ere sortzen ditut, publiko zabalarengana heltzeko. Hala ere, Santutxu oraindik ere oso memegarriada. 

6.- Zein da aurtengo balorazioa? Lanak esperotako erantzuna jaso du?

Orokorrean urte ona izan da. Publikoak normalean ondo erantzun izan du. Arazoa da lan handia egiten baduzu txio erakargarri bat sortzeko eta ez badituzu bizpahiru birtxio baino gehiago jasotzen. Orduan, arazoa aztertzen dut, adibidez, zer ordutan argitaratu dudan; eragin handia du. 

7.- Meme Bilborekin harreman ona daukazu edo azkenean auzoaren independentzia lortuko duzu?

Ezagutzen gara eta elkarrekin egon gara Aste Nagusian, baina fikzioan harreman txarra eduki behar dugu, azkenean, Santutxuk libre izan nahi duelako. Hori erabaki zuten jarraitzaileek inkesta batean. Espero dugu independentzia-eguna laster heltzea eta Espainiako Konstituzioko 155. artikulua auzoan ez ezartzea.

8.- Zein da euskarak zure memeetanduen lekua? 

Euskarak, oro har, ez dit jarraitzaile askorik eman. Argitaratutako euskarazko txio askok ez dute arrakasta handirik izan. Pena da. Hala ere, jarraituko dut euskaraz sortzen. 

9.- Erraz ateratzen zaizkizu euskarazko memeak? 

Ez, baina ez euskaraz izateagatik, baizik eta, memeak egiteko denbora behar da, uste dena baino gehiago. Euskaldunon topikoekin jolastea oso arriskua da, bi erantzun jaso ahal ditudalako: alde batetik, jarraitzaileak ondo hartzea eta identifikatuta sentitzea, edo, bestetik, txarto eta irain moduan hartzea. Askotan umoregileei iraingarriak izatea leporatzen digute, baina gero, etxean esaten direnak ere ez dira ahuntzaren gauerdiko eztula.

10.- Uriolan umore atala zabalduz gero, zein izango litzateke zure lehen txistea edo memea?

Erronka polita iruditzen zait eta, erronka guztiak bezala, zaila. Euskaraz egiten ditudan memeak arrakasta izan ditzaten erakusleiho ona izan daiteke, baita irakurleek haien ideiak uzteko eta horietatik memeaksortzeko ere.