Bilboko sorkuntza autogestionatuari buruzko jardunaldia antolatu dute

uriola.eus 2019ko mar. 21a, 08:31

Komantxe Konpartsak mahai-inguru bat antolatu du apirilaren 5ean. AfterPost (Punk, DIY), Pantx Records (EH-Jamaika 60s) eta Taupaka (Sortzaileon Elkartea) izango dira bertako gonbidatu nagusiak.

Datorren apirilaren 5ean, Komantxe Konpartsak jardunaldi bat antolatu du sortzaile eta herri antolakundeen arteko harremanak jorratzeko. Bertan,  Bilboko sorkuntza autogestionatuari buruz mintzatuko dira, beste batzuen artean, sareak, erronkak, marra gorriak, eta bide desiragarriak izango dituzte eztabaidagai.
 
Mahaian, AfterPost (Punk, DIY), Pantx Records (EH-Jamaika 60s) eta Taupaka (Sortzaileon Elkartea) izango dira gonbidatu nagusiak, baina bertara hurbiltzen diren guztiekin kontatu nahi dute, eztabaida aberazgarria lortzeko 
 
Jardunaldia Etxarri 2 gaztetxean izango da, Errekalde auzoko gaztetxean hain zuzen. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta sarrera doakoa izango da partaidetza sustatzeko.