Ibilaldiko lantaldeak San Mames futbol zelaian aurkeztu du aurtengo abestia eta bideoklipa. Aurten, Azkue Lekeitioko Ikastola izango da Bizkaizko Ikastolen jaia antolatuko duena eta Haratzago leloa erabiliko dute.
Izan ere, ikastola beti izan da aitzindari: ikastola izan zen lehena euskaraz irakasten, neskak eta mutilak gela berean nahasten, hezkuntza eleanitza sustatzen, beste herri batzuetako ikasleekin elkartrukeak egiten, IKTak erabiltzen, eta orain, konfiantzaren pedagogia inplementatzen.
Hala, bidean, hezkuntza proiektu propioa landu dute: komunitatearen ongizatea lehenesten duen eredua. Hortik datoz, era berean, azken denboran egindako apustuak: kirol eskaintza hegemonikoetatik aparteko eskolaz kanpoko ekintza sorta zabala, KIVA programa, jantoki ekologiko eta autogestionatua, Haur Hezkuntzako ordutegi malguak, kanpoko espazioaren berdiseinatzea, etab.
Proiektu horrekin aurrera jarraitzeko 2019ko maiatzean antolatuko dute aurtengo Ibilaldia eta dagoeneko leloa eta abestia aurkeztu dute.