Broken Brothers Brass Band jazz talde nafarrak eta Sustrai Colina bertsolariak indarrak batuko dituzte gaur Azkuna Zentroan. Oteizak “Gogo Jardunak Tunelean” liburuan “bertsolarien jazz bat saiatu beharra” zegoela luzatu zuen, eta urte asko beranduago iradokizuna errealitate bihurtuz, bi diziplina horiek uztartuko dituzte arratsaldean.
Ekitaldia Bidebarrieta kulturgunearen eta Loraldiaren arteko kolaborazioaren emaitza da, Poesiaren Munduko Eguna ospatzeko elkarlanaren fruitu.
Kontzertua 19:30ean hasiko da, eta sarrerak 8 euroan daude -5ean, ‘lorazain’ izatekotan-.