'Aro berriari klika', euskararen normalizazioari bultzada emateko bildutako konpromiso multzoa, bihar, martxoaren 23an, berretsiko dute sustatzaileek. Euskal herriko alderdi politiko, sindikatu, erakunde eta gizarte-eragileetako ordezkariek izenpetuko dute Pasai San Pedroko Albaola Itsas Kultur Faktorian, 11:00etan. Agerraldian, halaber, Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusiak eta Asier Amondo 21. KORRIKAren arduradunak hartuko dute hitza.