Basque FEST jaialdiaren zazpigarren edizioa ospatuko da apirilaren 17tik 21era

uriola.eus 2019ko mar. 25a, 19:00

300 jardueratik gora antolatuko dira, adin guztientzako eta gehienak doakoak; berrikuntza bezala, Zinema atala estreinatuko da aurten.

Zazpigarrenez, Aste Santua Bilbon pasatzen dutenek Basque FESTeko ekitaldietan parte hartu ahal izango dute. Apirilaren 17tik 21era bitartean, 300 ekintza baino gehiago izango dituzte aukeran, adin-tarte guztientzakoak eta gehienak doan. Gainera, aurten Zinema atala ere bilduko du jaialdiak, eta, besteak beste, Koldo Serraren 'Gernika' filma proiektatuko da BBK Salan. Jaialdiari Kalakan eta Khami taldeen MUGAK ikuskizunak emango dio hasiera, 20:00etan, Azkuna Zentroan. Helburua, pasa den edizioko zifretara heltzea: 100.000 lagunek hartu zuten parte 2018ko edizioan.