Besteak beste, musika elektroniko, astronomia eta robotika tailerrak, kirol-ekintzak, bideo-jokoen inguruko jarduerak, dantza urbanoa, magia eta eguna Bilbotik kanpo emateko txangoak egongo dira. Jarduerak Aste Santuko eskola-oporretako lanegunetan egingo dira, hau da, apirilaren 15etik 17ra eta 23tik 27ra.
Gazteek jarduera hauetan eman dezakete izena, www.bilbaogazte.bilbao.eus udal webgunean, eta #Gaztekluba-ri buruzko informazio xehea webgunean kontsulta daiteke, edo 94420 42 33 telefonoan, 9:00etatik 14:00etara. Jarduera guztietarako, aldez aurretik eman beharko da izena, Bilborocken egiten direnak izan ezik.
#GAZTEKLUBAREN JARDUERAK
Txangoak: Egun osoko 6 txango antolatu dira, guztira 270 plazarekin, kultura eta abentura uztartuz:
- tailerrak Artiumen eta ginkana Gasteizen zehar,
- bisita Mutrikuko flysch-era, itsasontzian,
- irteera Senda Viva multiabentura parkera,
- Basondoko faunaren babeslekua, kanoa jarduerarekin,
- raftinga Nafarroan,
- bisita Añanako Gatzagara.
- Txango guztiak 12 eta 17 urte arteko gazteentzat dira eta 10 euroko prezioa daukate, Nafarroako raftingarena izan ezik (15 euro).
Tailerrak: gazteek 4 tailer gozatu ahalko dituzte, guztira 12 saiorekin, zeintzuetan 204 plaza eskainiko diren.
- Musika elektronikoa 12 eta 17 urte arteko neska-mutilentzat. Apirilaren 16an eta 17an egingo dira, goizez, 10:30etik 13:30era, Abandoko barrutiko udaltegian. Tailerrak 5 euro balio du.
- Astronomia 12 eta 15 urte arteko gazteentzat. Apirilaren 23, 24, 25 eta 26an egingo da, 11:30etik 13:30era, Deustuko barrutiko udaltegian. Tailer honen prezioa 15 eurokoa izango da: 10 euro familia ugaritsuen kasuan eta 4 euro DSBEa jasotzen duten familien kasuan.
- Esperimentuak 12 eta 15 urte arteko gazteentzat. Apirilaren 23, 24, 25, 26 eta 27an egingo da, 9:30etik 11:00etara, Deustuko barrutiko udaltegian. Tailer honen prezioa 15 eurokoa izango da: 10 euro familia ugaritsuen kasuan eta 4 euro DSBEa jasotzen duten familien kasuan.
- Robotika Matikoko Auzofaktory-n, 15 eta 17 urte artekoentzat, apirilaren 26an egingo da, 10:30etik 14:30era. 5 euro balio du.
Kirol-jarduerak: jarduera guztiak 12 eta 17 urte arteko neska-mutilentzat izango dira. Guztira 476 plaza egongo dira.
- Basket-torneoa. 3 eguneko torneoa, apirilaren 15, 16 eta 17an, 5 modalitaterekin. Basurtuko kantxetan egingo da, 17:30etik 20:30era. Doako jarduera da.
- Herri-kirolen eta euskal dantzen topaketa Errekaldeko Gaztegunean, apirilaren 17an, 17:30etik 20:00etara. Doako jarduera da.
- Parkour, hastapena, apirilaren 23an eta 24an, 11:00etatik 13:00etara, Deustuko zubian. Jarduerak 5 euroko kostua du.
- Parkour, maila ertaina, apirilaren 26an eta 27an, 11:00etatik 13:00etara, Eskurtzeko parkean. Kasu honetan ere, kostua 5 eurokoa da.
- Kirol alternatiboak, apirilaren 27an, 11:00etatik 14:00etara, Etxebarria parkean.
- Bilborock: 4 egunez zenbait topaketa tematiko egingo dira (bideo-jokoak, dantza urbanoa eta magia), 12 eta 17 urteko gazteen artean. Topaketa guztiak batuta, 675 parte-hartzaile egon daitezke. Bilborocken egiten diren jarduera guztiak dohainik dira.
- Bilbao Gamers Open, apirilaren 24an eta 25ean, 10:00etatik 21:00etara.
- Gelditu barik dantza egin, apirilaren 26an, 17:00etatik 22:00etara.
- Magia Festa Gaztea, apirilaren 27an, 18:00etatik 21:00etara.