Korrikak Euskal Herri osoko errepideak zeharkatuko ditu apirilaren 4tik 14ra. Garesetik irtengo da eta apirilaren 11n, osteguna, Bilbora helduko da 'Klika! pausuz pausu, gure erritmora!' lemapean. 1688. kilometroa izango da hau eta egurdi partean Zorrotzatik sartuko dira Bilbora. Bilboko auzoz auzoko Korrika batzordeak hasi dira aurkezpenak antolatzen. Deustualdekoa martxoaren 29an izango da, Bidarte Udaltegian, 19:00etan.
Guztira 88 testigu aldaketa egongo dira Bilbon eta arratsaldeko 16:20ak arte egongo dira hirian. Ibilbidea honako hau izango da: Zorrotza, Olabeaga, Indautxu, Errekalde, Irala, Miribilla, Bilbo Zaharra, Abusu, Bolueta, Txurdinaga, Otxarkoaga, Txurdinaga, Santutxu, Begoña, Uribarri, Zazpikaleak, Abando, Indautxu, Deustu, Ibarrekolanda, San Inazio eta Elorrieta. Bakoitzetik ordu hauetan igaroko dira:
Zorrotza: 11:46
Olabeaga: 12:22
Indautxu: 12:30
Errekalde: 12:37
Irala: 12:46
Miribilla: 12:54
Bilbo Zaharra: 13:03
Abusu: 13:19
Bolueta: 13:32
Txurdinaga: 13:38
Otxarkoaga: 13:47
Santutxu: 13:58
Begoña: 14:14
Uribarri: 14:21
Zazpikaleak: 14:34
Abando: 14:50
Indautxu: 14:58
Deustu: 15:47
Ibarrekolanda: 15:59
San Inazio: 16:04
Elorrieta: 12:22