Casilda Iturrizar ezagutzeko hitzaldi-zikloa

uriola.eus 2019ko mar. 27a, 09:53

Eduardo J. Alonso Olea eta Anton Pérez historialariek hitzaldi bana eskainiko dute ikerlanen berri emateko: apirilaren 3an eta 10ean. Casilda Iturrizar, Epaltzaren alarguna, Bizkaiko hiriburuko ongile eta mezenas handia izan zen XIX. mendearen amaieran.

2018. urtean, bigarren mendeurrena izan zen Casilda Iturrizar Urquijo (1818-1900) andrea jaio zenetik eta urtemuga horren ildotik, Eduardo J. Alonso Olea eta Anton Pérez Enbeita historialariek bi ikerlan gauzatu zituzten, Bizkaiko hiriburuan XIX. mendearen amaieran izan zen ongile eta mezenas handienetako baten bizitza eta egintzak sakonago ezagutzeko. Izan ere, ordura arte ez da Epaltzaren alargunaren bizitza eta haren testuinguru historikoa jorratu duen ikerketarik egin.

Ingurumari horretan, Bilboko Udalak eta Sabino Arana Fundazioak hitzaldi-zikloa antolatu dute ikerlan horien emaitzak ezagutzera emateko. Hitzaldi horiek Burtsako eraikinean (Yohn jauregia) egingo dira, Bilbo Pilota kaleko 10.ean, arratsaldeko 19:30etik aurrera.

Lehen hitzaldia, Casilda Iturrizar Urquijo: aparteko emakume batenbiografia izenekoa, UPV/EHUko Historia Garaikideko irakasle titular den Eduardo J. Alonso Oleak emango du, martxoaren 3an. Alonso Oleak Casilda Iturrizar andrearen bizitzaz eta sasoi hartako Bilboz eta Bizkaiaz mintzatuko zaigu, hainbat esparru jorratuta: politika, erakundeak, ekonomia… Alonso Oleak bereziki aztertuko du garai hartako gizartearen pentsamoldea, behartsuenen aldeko laguntza eman ohi zuena. Ingurumari hartan, Casilda Iturrizar adibiderik nabarmen eta esanguratsuenetakoa izan zen.

Apirilaren 10eanAnton Pérez historialariak honako hitzaldia eskainiko digu: Bizkaiko gizarte-ongintza XIX. mendearen amaieran. Casilda Iturrizarren kasua. Antón Pérez Enbeitak ikerlan bat burutu du Casilda Iturrizar andreak sustatutako ongintza- eta laguntza-jarduerei buruz, zehatzago esanda, azken 116 urteotan eman diren Epaltzaren alargunaren bekei buruz. Hizlariak XIX. mendeko ongintzaren egoera azalduko digu eta jarduera filantropikoengatik ezagunak diren beste emakume dirudun eta esanguratsu batzuk gogoraraziko dizkigu. Hitzaldi horretan, Joseba Agirreazkuenaga UPV/EHUko Historia Garaikideko katedraduna arituko da aurkezle eta moderatzaile.

 

[2019-01-29] Casilda Iturrizar Urkijoren biografia plazaratu dabe