Aurten, 2019an, Gotorren gizonezkoen lentzeriaren lehen bildumaren aurkezpenaren 30. urteurrena ospatzen da. Diseinatzaileak 30 urteko lan hori piezarik adierazgarrienenen desfileen bira batekin ospatuko du eta, aldi berean, argazkien erakusketa berria aurkeztuko du, "Manuel De Gotor 30 aniversario - Más que piel" izenburua duena eta bere lanaren argitaratu gabeko irudiak dituena.
Manuel De Gotor lentzeriaren, barruko arropen eta bainurako arropen figurarik handienekotzat jotzen da estatutan. "Más que piel" erakusketa ekainaren 9ra arte ikusi ahal izango da Balmasedako La Encartada Fabrika Museoan.
Manuel de Gotor
Bilbon jaio zen 1964ko urriaren 29an. 80ko hamarkadako kultura-iraultza betean, De Gotorri modaren mundua interesatu zitzaion, bere kezka artistikoak adierazteko. Moda-diseinua ikasi zuen Goymarren (Madril), eta prestakuntza amaitu zuenean jaioterrira itzuli zen, Bilbora. Hemen hasi zuen bere ibilbidea, eta emakume eta gizonentzako lehenengo bilduma sortu zuen, larrugintzan eta imitaziozko bitxigintzan aritu zen, Donostiako Moda Jaialdiko "San Telmo pasarelan" aurkeztu zituen bere lanak, eta bere lehenengo denda ireki zuen Bilboko Kale Nagusian