Darabilbo Bilboko euskaltegi sareak hainbat ekintza antolatu ditu apirilerako ere, euskarazko aisialdiaren bila ari direnei zuzenduak. Doakoak izango dira guztiak, eta izena Darabilboren webgunean eman ahal da.
Apirilaren 5ean, bertso hamaiketakoa hartuko du Bilbo Zaharra euskaltegiak, Ander Anakabe eta Markel Barojarekin, 11:15ean. 8an, euskal pastela prestatzen irakatsiko dute 'Lord Cupcake'-en, 18:00etatik 20:00etara. Hurrengo egunean, elikagai hartzituez arituko da Urtzi Batiz LABORE
Bilbon 18:00etatik aurrera eta, hitzaldiaren ondoren, dastaketa eta tailerra izango dira. Apirilaren 12an, bertso gosari didaktizatua ospatuko da Kalderapeko Kulturgunean goizeko 10:30ean, Arkaitz Estiballes eta Fredi Payarekin batera. Azkenik, apirilaren 30an 'Erleak eta ingurumena' hitzalditxoa emango du Mikel Otaolak, 15:00etatik aurrera, Bidaide Elkartean eta, ondoren, ezti dastaketa tailerra emango du.