Hego Uribek eta Durangaldeak jokatuko dute BBK sariketako finala

uriola.eus 2019ko mar. 29a, 10:24

Aurrera doa BBK sariketa eta atzoko finalaurrekoarekin erabakita geratu da finala. Saio horretan Uribe Kosta eta Durangaldea taldeek abestu zuten eta Durangaldeak lortu zuen finalerako azken txartela.

Saioa Sopelako Ander Deuna ikastolan izan da eta bertako ikasleek bete dute aretoa. Saio horretan Uribe Kosta eta Durangaldea taldeek abestu dute eta Durangaldeak lortu zuen finalerako Saioa.

Durangaldea taldeak, beraz, apirilaren 3an Bilboko BBK Salan jokatuko den finalerako txartela lortu du gaurko finalaurrekoa irabazita. Bertan, Hego Uribe taldearekin jokatuko du saioa. Finala datorren asteazkenean izango da BBK aretoan arratsaldeko 18:00etan

Atzoko saioko aurkezlea Xabier Irakulisizan da eta epaimahaia Miriam Juaristi, Beñat Vidal eta Jose Garaizabalek osatu dute. Idazkari lanetan Ione Narbaizak jardun du. Saioan zehar giro oso ona egon da. Hauexek izan dira kantatu duten bertsolari gazteak:

18 

urte

arte

Oihan Diaz

Mikel Arrate

Peru Irastorza

Irune Basagoiti

Ander Sarriugarte

Bittor Altube

19-24

urte

bitarte

Aritz Landeta

Kerman Diaz

Paule Loizaga

Gorka Pagonabarraga

Aitor Bizkarra

Peio Azkarate

 

eta hauek lortutako puntuazioak:

 

 

URIBE KOSTA

DURANGALDEA

Guztira

391

403