Bertan parte hartuko duten hizlariak hauek izango dira: Tania Arriaga EHUko irakaslea, Esti Beraza Sorarrain eta Aare Castilla TaZebaEz Kolektiboko kideak, Gorka Bereziartua ARGIAko kazetaria, Hedoi Etxarte Katakrak guneko kidea eta Imanol Epelde bideo-blogari eta irakaslea.
Jardunaldia apirilaren 4an izando da, osteguna. 15:30ean hasiko da, komunikazioan aditua den Ioar Oteizaren gidaritzapean. Oteizak berak hasiko du ekitaldia Blogak, sare sozialak eta tendentzia berriak sarrerarekin.
Tania Arriaga podcastaren inguruan arituko da bere esperientzia pertsonaletik abiatuta. TaZebaEz Kolektiboko kide Esti Beraza Sorarrain eta Aare Castillak, berriz, hizkuntza eta komunikazioa uztartzen dituen Visual Thinking tresna izango dute hizpide. Gorka Bereziartuak ARGIAren jardunean ikurretako bat den Creative Commons lizentziaren inguruan hitz egingo du, Hedoi Etxartek Katakrak ekimenaren webguneaz, eta Imanol Epelde bere bideo-blogaz.
Hitzaldien ostean, Blogetan! lehiaketako sariak banatuko dira.
- Kultura atalean: Ikusi makusi, zer ikusi?, Hitz harrapakariak eta Xerezaderen artxiboa.
- Gizartea eta politika kategorian: Maitematika, Kablegintza eta kablekariak eta 27 zapata.
- Aisian: Kontrakantxa, Apetitu on eta Begane.
- Zientzia eta teknologiaren esparruan: Naturzalia, Eatgirl vs Itgirl eta Laborategia.