Gerrarik ez ordaindu, egizu eragozpen fiskala

Erabiltzailearen aurpegia CNT Sindikatua 2019ko mar. 30a, 10:20

  • CNT sindikatuak eragozpen fiskalaren aldeko aldarrikapena egiten du.
  • "Kanpainaren aldeko deia egiten dugu, gure zergak ez direlako zertan gerretan erabili behar", esan du erakunde anarkosindikalistak.

Ez finantzatu gerrarikzure zergekin. Errenta-aitorpena egiterakoan (PFEZ-a) uko egin dezakezu. Gerra Gizadiaren kontrako krimena da. Mundu justu bat eraikitzeak eskatu egiten du, ezinbestean, gerrarik ez babestea eta bere zergatiko guztiak ezabatzeko borrokatzea.

Armadek sortzen duten sufrimendua ikaragarria da. Gerrek heriotza eta suntsipena sorrarazten dute heltzen diren tokietan; giza eskubideen urraketa nabarmena eragiten dute eta gizakien lekualdatzeak eragiten dituzte. Izan ere, gatazka armatuak izaten dituzten ondorioak, badira munduan zehar gertatzen diren behartutako migrazioen arrazoirik nagusia

Ezin dugu saihestu, gastu militarrean xahutzen diren baliabideak, inbertsio sozialetik kentzen dira zuzenean. Adibidez; hezkuntzatik, genero-indarkeriaren aurkako borrokatik, Osakidetzatik, ingurumenaren zaintzatik, garapenerako lankidetzatik, eta abar..

Apirilaren hasieran, Foru Aldundiak aurrez egindako aitorpenak bidaltzen dizkigu gure etxetara. Kasu horretan bazaude Apirilaren bukaera arte izango duzu aitorpen hori atzera botatzeko. Horrela errenta-aitorpen berria Eragozpen Fiskalarekin aurkezteko aukera izango duzu Ekainaren bukaerarte.

Zer da Eragozpen Fiskala?

Eragozpen fiskala egitea zera da: errenta-aitorpena egiterakoan (PFEZ-a), estatuarekin ekonomikoki gerrak finantziatzen kolaboratzeari uko egitea.

Eragozpen fiskala desobedientzia zibileko ekintza bat da, gure zergen parte bat ez ordaintzea eta kopuru hori herri-ekimenetara zuzentzea datza; hain zuzen ere, alternatiba eraldatzaile eta solidarioak sortzeko lan egiten duten herri-ekimenetara

Nola egingo dut errenta-aitorpena, Eragozpen Fiskala barne?

Aurten ere, Eragozpen Fiskalerako Bulegoak martxan jarri ditugu, Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Aurrez zita eginda, errenta-aitorpena egingo dizugu dohainik, Eragozpen Fiskala barne. Beraz, ADI EGON! Atzera bota eginda iristen zaizun errenta aitorpena, gure bulegoan egingo dizugu.

Informazio gehiago: WWW.ERAGOZPENFISKALA.ORG

Osorik irakurri