LaPalanka Zinemaldia

uriola.eus 2019ko api. 1a, 17:23

Bilboko Prestakuntza eta Laneratze Plan Singularreko ikasleek Harrobia Ikastolarekin, San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako Merkataritza eta Enpresekin batera, LaPalanka Zinemaldia Film laburren 1. Lehiaketa aurkeztuko dute, Aldauri Fundazioa, Lanbide eta Bilboko Udalaren laguntzarekin.

Lehiaketari apirilaren 1ean hasiera emango zaio izena emateko epearekin batera eta maiatzaren 3an bukatuko da, izena emateko epea bukatzeaz eta Azken Gala ospatzeaz batera, non 15 finalisten lanak aurkeztuko diren. Maiatzaren 11n, 12.30etan sari banaketa izango da Bilbo Zaharreko Azokaren gunean, Mariaren Bihotza plazan.

Ekimena ingurune honetako ikuskera positiboa bultzatzeko eta auzokideek hiru auzo horietaz duten irudia azaltzeko asmoarekin jaio da. Bere helburua bai sustapen artistikoa, bai mugimendu asoziatibo eta komertziala piztea da. Bide batez, zazpigarren artearen eta ikus-entzunezko kulturaren barruan agertzen diren herri-sorkuntza berriak erakusteko aukera eman nahi da.

Herritar guztiei irekita dagoen iniziatiba honek hiru maila izango ditu: erakundeak, komertzioak eta banakoak; eta pertsona guztien parte-hartzea errazteko, bai bideo-kamera, bai sakelako telefonoaren kameraren bidez edo beste era batez egindako lanak ere onartuak izan daitezke.