"Gazte langilea: no future?" hitzaldia antolatu dute

uriola.eus 2019ko api. 2a, 11:12

Garbiñe Biurrun, Eduardo Garzón eta Ainhoa Etxaidek parte hartuko dute ostiral honetan Santutxuko Laboren Eragin Bilbok antolatu duen hitzaldian.

Ostiral honetan hitzaldia antolatu du Eragin dinamikak. Bertan, Garbiñe Biurrun JANko Sozial Aretoko presdentea, Eduardo Garzón ekonomilaria eta Ainhoa Etxaide LAB sindikatuko idazkari Nagusia egongo dira.

Hitzaldiaren izenburuak esaten duen bezala "Gazte langilea: no future?", Euskal Herrian gazte langileok bizi duten prekarizazio prozesu honen aurrean analisiak eta alternatibak aztertuko dituzte goi mailako 3 hizlari hauen eskutik.

hitzaldia Santutxuko Haro plazan dagoen Laboren izango da, arratsaldeko 18:30ean. Sarrera doaka da. Horrez gain, apustu etxeen kontrako beste ekimen bat egin du mugimenduak, oraingo honetan aurkezle ezaguna enpresa hauetako baten irudia dela aprobetxatuz. Eragin Bilbo mugimenduak Errekaldeko RETA lokalean ekintza burutu zuen larunbatean. Carlos Soberaren maskarak ipinita sartu ziren -apustu etxe baten irudia da aurkezlea-, eta eskuorriak bota zituzten lokalean zehar. Ondoren, ekintzaren bideoa sare sozialetan argitaratu zuten.