Gutun Zuria jaialdiaren edizio berria hasi da

uriola.eus 2019ko api. 3a, 10:29

Apirilaren 2tik 6ra bitartean, Gutun Zuria - Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren edizio berria izango da Azkuna Zentroan.

Hitzordua berritu egin da ikus-entzule eta formatu berrietara zabaltzeko. Nazioarteko eta hemengo idazleekin elkarrizketak egiteaz gain, jarduerez betetako programa publikoa osatu da, Gutun Zuria hizkuntza berriak sortzera eta hedatzera zabaldutako literatura-jaialdia da-eta.

Hitzak forma hartzen du praktika artistikoen, musikaren, ikus-entzunezkoen eta hezkuntzaren bidez. Artisten tailerrekin, arteak dituen aukera narratiboak zein diren ikus-entzule askotarikoei jakinarazteko; musikaren eta beste praktika artistiko batzuen artean zubiak eraikitzen dituzten jarduerekin; argitalpen independentearen inguruko eta euskal literatura-ekoizpeneko agenteen topaketekin, euskarazko narratiba sorkuntzaren beste alderdi batzuetara nola hedatu den jorratuko duten elkarrizketa eta mahai-inguruekin... Esperientzia artistiko horiek diziplina desberdinetako artistekin dugun konplizitatearen emaitza dira, eta balio eta aberastasun gehiago ematen dizkiote hitzordu honi; gonbit egiten dizuegu, literatura erdigunean jarrita, partekatzera, hitz egitera, eztabaidatzera, ikastera eta aztarna uztera.

Gutun Zuriak Alhóndiga Bilbaoko espazio osoa hartuko da: Auditorioa eta Mediateka, Ataria eta Lantegia, hau da, sorkuntza eta berrikuntza kulturaleko espazio berria, goizeko, arratsaldeko eta gaueko programazioarekin.

Hori guztia inplizituki agertzen da Gutun Zuriaren edizio honetako tituluan: Gaur gauean suak nire liburutegia erreko balu. Artea kontatzeko artea. Lehen zatiak Aldous Huxleyren saiakera du abiaburu, Huxleyk argudiatu baitzuen liburutegi bat erretzea alferrikako ekintza dela, liburuak berriz irakurri eta eduki ahal direlako. Bigarren zatiak, berriz, José Lezama Lima poetak ahozko arteari buruz idatzitako testu bat du aipagai.

Edizio honetan, literaturaren eta artearen arteko mugak ezabatu nahi ditugu gara, bai eta bi kontzeptuen artean zubiak eraiki ere. Hasteko, liburu bat adierazpen artistikora zabaldutako prozesutzat hartuko dugu, eta, aldi berean, irudiak testigantza eta dokumentu bezala behatuko. Artea eta literatura / hitza eta irudia, parez pare aritzen dira horrela, elkarren osagarri izan gabe, irakurleak eta ikusleak aldi bereko kontakizunean txertatu nahian.