Elizbarrutiko Ikastetxeak (EBI), Bilboko Gotzaindegiaren mendeko ikastetxeen taldeak lehen ‘EBI STEAM Azoka” ospatuko du datorren apirilaren 5ean, ostirala. Zientzia eta artea uztartzen dituen azoka honetan, adin guztietako 300 ikasle inguruk gaur egun ezinbestekotzat jotzen diren STEAM jakintzagaiei (zientziak, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikak, ingeleseko siglen arabera) lotutako 50 egitasmo inguruaurkeztuko dituzte.
Horrela, azokak helburu bikoitza du. Alde batetik, hezkuntza-sareak bokazio zientifikoak sortu eta bultzatunahi ditu ikasleen –mutil nahiz nesken- artean, eta, bestetik, azken urteetan ikastetxe eta ikastoletan ezarritako metodologia berritzaileen, nagusiki egitasmo eta erronketan oinarritutako irakaskuntzaren, emaitzak erakutsi.
Bilboko Gotzaindegiaren mendeko sareak 16 ikastetxeditu Bizkaia osoan, ikastola, ikastetxe eta lanbide heziketarako ikastegi, 10.500 ikasle inguruk ikasten dute bertan eta 900 ikaslek baino gehiagok dihardute lanean. Oraingoan, Bilboko Begoñazpi ikastolako polikiroldegian ospatuko den ekitaldi honi goizeko 10:00etan emango diote hasiera.
Ondoren, ikasle eta irakasleek egitasmo zientifiko, teknologiko eta artistikoak aurkeztuko dituzte. Ikasleek, beraz, egitasmo berritzaileak aurkezteko aukera izango dute, hala nola: automobil elektrikoak, robotak, kirol-ferulak, errealitate birtualerako tresnak,belarra mozteko makina elektrikoak, eguzki-labeak, ilargian bizi ahal izateko konponbideak edo irisgarritasuna hobetzeko baliabideak, besteak beste.