Durangaldeak irabazi du XXVII. BBK Sariketa

uriola.eus 2019ko api. 4a, 09:59

Bertsolari Gazteen BBK Sariketako finala Hego Uribe eta Durangaldea taldeek jokatu dute. Puntu gehien lortu dituen talde, eta beraz, XXVII. Sariketa irabazi duena Durangaldea izan da.

Saioa Bilboko BBK Salan jokatu da, eta publikoan sariketan parte hartu duten dozenako bertsolari gazte egon dira. Saioko aurkezlea Ainhoa Urien izan da eta epaimahaia Miriam Juaristi, Graxi Arregi eta Juanjo Respaldiza Garaizabalek osatu dute. Idazkari lanetan Ione Narbaizak jardun du. 

Hauexek izan dira kantatu duten bertsolari gazteak: 

 

 

HEGO URIBE

DURANGALDEA

18 

urte

arte

Itxasne Rodriguez

Gerizeti Zubiaurre

Maider Altuna

Irune Basagoiti

Ander Sarriugarte

Eider Gallastegi

19-24

urte

bitarte

Maite Sarasola

Ander Anakabe

Mikel Aiartzaguena

Gorka Pagonabarraga

Bittor Altube 

Iruri Altzerreka

 

Puntuazioa

 

 

HEGO URIBE 

DURANGALDEA

Guztira

407

466.50