Altamirako aterpea zabalik mantentzea eskatuko dute

uriola.eus 2019ko api. 4a, 11:00

Ongi Etorri errefuxiatuak elkartea ostiralean, apirilaren 5ean, 11:00etan, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza parean, eta 19:00etan Kale Nagusian manifestatuko da 300 lagun baino gehiagok ohea eduki dezaten.

Bilboko Udalak Altamirako aterpea itxi nahi du, apirilaren 8an, kontuan hartu barik pertsona andana dagoela hiriko kaleetan baldintza txarretan bizitzen. Bizkaiko hiriburuak, gaur egun, 300 lagun baino gehiago dauden muturreko kalteberatasun-egoeran.

OEE adierazi duenez: "Herri-administrazioek pertsona babesgabeenekin dituzten betebeharren urratze hau hauteskunde-kanpainarekin bat dator, zeinetan alderdi politikoek, xenofobia instituzionalak jota, segurtasunik gabeko hiri batean bizi garelako gezurra hedatu nahi duten, immigrazioa delitu-mota ororekin lotuz, gezurrak esanez."

Hori dela eta, hauxe da egin duten proposamena, besteren artean: Altamirako aterpea ez ixtea, kalean lo egin behar duten pertsonak egon bitartean.