Bilbon izango da, datorren astean, Mendebaldeko Sahararen aldeko kontzertua, irabazteko xederik gabea, saharar herriaren aldeko sentsibilizazioa eragin nahirik eta babesa erakutsi nahirik.
Bilborock aretoan izango da "Mendebaldeko Sahararen aldeko kontzertua. Harresian zehar abesten" delakoa, datorren apirilaren 11n, eguenean, 20:00etan. My Darling Clementine (Erresuma Batua), Matt Harding (AEB) eta Martha Fields Band (AEB) izango dira kontzertuan parte hartzen, eta sarrera librea eta doakoa izango da, aretoa bete arte.
Taldeen musika-emanaldien aurretik, "Mendebaldeko Sahararen gatazkaren azalpena" izeneko dokumentala emango da; zinema-lan horrek 4 minutu irauten du, eta Juan Soroeta EHUko nazioarteko zuzenbide publikoko irakasle eta Club 44 irabazteko xederik gabeko elkartearen sortzaile eta kideak aurkeztuko du. Soroeta aditua da, ikuspegi juridikotik, saharar herriaren gatazkan, eta aurkezpen bat egingo du, herrialde horren historiaren eta egoeraren gaineko gogoeta eginez.
"Mendebaldeko Sahararen aldeko kontzertua. Harresian zehar abesten" dokumentalaren oinarria "Singing through the Wall. Songs for Western Sahara" disko kolektiboa da, zeina Marokok eraikitako 2.700 km baino gehiagoko harresiari buruzkoa baita, alegia, Sahara Mendebaldean okupatuta daukan lurraldea hesitzeko eta saharar iheslariak beren herrialdera itzultzea eragozteko eraiki zuen harresia.