21. Korrika 'Klika'

Korrika Bilbora heldu da!

uriola.eus 2019ko api. 11a, 11:24

Korrika Zuzenean 24 orduz

Korrika Zuzenean 24 orduz

Korrika 2019ko gertuko jarraipena izango dugu seinale honetan.

Korrikak Euskal Herri osoko errepideak zeharkatuko ditu eta Bilboko Uriolan zuzenean ikusteko aukera egongo da. Garesetik abiatu dira gaur arratsaldean eta apirilaren 11n, osteguna, Bilbora helduko da 'Klika! pausuz pausu, gure erritmora!' lemapean.

1688. kilometroa izango da hau eta egurdi partean Zorrotzatik sartuko dira Bilbora. Bilboko auzoz auzoko Korrika batzordeak hasi dira aurkezpenak antolatzen. Deustualdekoa martxoaren 29an izango da, Bidarte Udaltegian, 19:00etan.

Guztira 88 testigu aldaketa egongo dira Bilbon eta arratsaldeko 16:20ak arte egongo dira hirian. Ibilbidea honako hau izango da: Zorrotza, Olabeaga, Indautxu, Errekalde, Irala, Miribilla, Bilbo Zaharra, Abusu, Bolueta, Txurdinaga, Otxarkoaga, Txurdinaga, Santutxu, Begoña, Uribarri, Zazpikaleak, Abando, Indautxu, Deustu, Ibarrekolanda, San Inazio eta Elorrieta. Bakoitzetik ordu hauetan igaroko dira:

Zorrotza: 11:46

Olabeaga: 12:22

Indautxu: 12:30

Errekalde: 12:37

Irala: 12:46

Miribilla: 12:54

Bilbo Zaharra: 13:03

Abusu: 13:19

Bolueta: 13:32

Txurdinaga: 13:38

Otxarkoaga: 13:47

Santutxu: 13:58

Begoña: 14:14

Uribarri: 14:21

Zazpikaleak: 14:34

Abando: 14:50

Indautxu: 14:58

Deustu: 15:47

Ibarrekolanda: 15:59

San Inazio: 16:04

Elorrieta: 12:22