Xerezade, 27 zapata, Kontra-kantxa eta Laborategia, Blogetan! lehiaketan garaile

uriola.eus 2019ko api. 5a, 11:14

Jasone Larrinaga eta Ana Moralesek zuzendutako Xerezade blogari dagokionez, ondoko ezaugarriak nabarmendu ditu epaimahaiak: Blogetik kanpo “oso aktiboak” dira: “sare sozialak, festa fisikoak...”. Lan “handia” egiten dute edukiak aukeratu eta egokitzerakoan, izan ere, “audioak eskaintzen ditu”. Horretaz gainera, ibilbide luzeko proposamena da.

Imanol Epelde irakasle eta bideo-blogariak gidatutako 27 zapata gunearen harira, epaimahaiak blogaren estilo “bizia” azpimarratu du. Horretaz gainera, Youtubeko hizkuntza menderatzen du, eta abilezia horren ondorioz, gai eta gogoeta “mamitsuak” lantzen ditu formatu arinean. “Oso aktiboa eta originala da, umoretsua…”.

Iruñe Astitz da Kontra-kantxa blogaren arduraduna, eta emakumeen kirola sustatzea du helburu. Epaimahaiaren aburuz, “aldarrikapena tonu umoretsu eta alaian egiteko trebezia erakutsi du, medioko hizkuntzaren erabilera egokia egiten du, eta sare sozialetan oso aktiboa da. Blogaren edukia “erakargarria” da”.

Azkenik, Dabid Martinezen bloga da Laborategia, eta software askearen kultura zabaltzea du xede, “hausnarketa kritikoaren” bidez. “Gai teknikoak era humanoan azaltzen ditu, eta euskarazko komunitatearekiko konpromisoa erakutsi du. Iraupen luzeko egitasmoa da”. Diseinua, gainera, “oso dotorea” da. Sare sozialetan ere aritzen da.

Argiak eman ohi duen  euskal blogari berrienarentzako sariari dagokionez, aurten Argia egitamsoarekin kolaboratzeko aukera hutsi geratu da, baina Argia aldizkariaren urtebeteko bi harpidetzarekin saritu ditu ondoko blogak: Kablegintza eta Kablelariak eta Begane.

Epaimahaia ondokoek osatu dute edizio honetan: Azkue Fundazioa, Argia, Zuzeu orainkari digitaleko Urko Uranga, Joxe Rojas eta June Fernandez.