uriola.eus

Bilboko Bulkada Eguna bihar ospatuko da

  Kultura-aisialdia  Bilbo

Bilbon bihar izango da Bulkada Eguna. Bertan, belaunaldi guztietako gazte antolakundearen gaur egungo militante eta militante ohiak batzeko asmoa daukate, egun osoko progamazio anitzarekin.

Gazte Topagunearen aurreko asteetan, topaketak egingo dituzte Euskal Herriko hainbat guneetan, 'Bulkada Berriak' lelopean; Bilbon, apirilaren 9an izango da Bulkada Eguna. Irrien Lagunak taldearen ikuskizuna egongo da, baita umeentzako jolastokia ere.

Auzo bilbotarretako Herriko Tabernetan bazkaltzeko ticketak salgai daude jada: 15 euroan daude, 9 prekarioentzako eta 5 umeentzako. Eztanda eta Mugalari taldeak egun honetarako abesti bat sortzen ari dira.

Aurten, Gazte Topagunea Lemoan (Bizkaia) ospatuko da apirilaren 19tik 22ra. Gaur, martxoak 11, bonoa 60 euroan erosi ahal izateko azken eguna da; bihartik aurrera, 70 euroan egongo da eskuragarri. Aitzina eta Ernai gazte antolakundeek elkarlanean antolatutako jaialdia da Gazte Topagunea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa